Materialen zientzia

Arto-krispeten forma duten eguzki-panelak izan daitezke eraginkorrenak

AEBetako Washington unibertsitateko Guozhong Cao irakasleak zuzendutako ikerketan ikusi denez, arto-krispeten egitura eguzki-zeluletara eramanez efizientzia bikoiztu egiten da, eguzki-energia elektrizitate bihurtzeko garaian. Orain arteko panelek eguzkiko energiaren hamarrena baino ez dute transformatzen; hori hobetzeko ,paneletan tinta bereziak ezarri izan dituzte orain arte. Guozhong Caok, berriz, eguzki-panelen geometria aldatu du eta, hainbat proba egin ondoren, arto-krispetek duten egitura esferiko-porotsua erabiliz ustekabeko emaitza lortu du. Baina hori hasierako urratsa baino ez da izan. Orain, esfera tamaina aproposena lortu nahian dabiltza, emaitzak hobetzeko tarterik badagoela uste dute eta.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2008-06-15
Eguzki panela
Eguzki panela


Argia.com 2012