2008-06-15 -- 2141.zenb
Mª Jesús Lopez de Sosoaga Betolaza ::Jesús Olasagasti (1907-1955)
Kutxa Fundazioa
orrialdeak ::128
prezioa ::30€
Txiki-txikitatik pinturarako zaletasuna agertu zuen Jesús Olasagasti margolari donostiarrak. Europan loratzen ari ziren abangoardietara hurbildu zen berehala, kubistekin Frantzian eta Quattrocentoa osatzen zuten pintore italiarrekin harremanetan jarriz; Ingalaterran, berriz, erretratugile handien teknika bereganatu zuen. Abangoardista izan zen bere aurreneko margolana, beraz. Baina ondoren Gerra Zibilak markatu zuen, eta bere koadroren bat 1937ko Parisko Nazioarteko Erakusketan ikusgai izan bazen ere –hain zuzen ere, frankistek egindako triskantzak salatu ziren erakusketa hartan– Olasagastik falangista gisa, beste aldekoekin borrokatu zuen. Gerra ostean begiak kontserbadurismora itzuli zituen, eta erretratuaren bidea aukeratu, horretan ere ospe handia lortuz.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa