Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Kutsadura

Eguzki-kremak, koral hiltzaile

Italian, Marche d'Ancone unibertsitate politeknikoko ikertzaile talde bat koralen zuriketan eguzki-kremek duten erantzukizuna zehazten saiatu da. Koralak animalia mikroskopikoak dira eta euren bizi osoan zehar barne-eskeletoa etenik gabe handitzen dute. Euren kolorea nahiz jatekoa “zooxanthella” izeneko alga sinbiotikoen bidez eskuratzen dituzte. Baina estresak jota daudenean, koralek algak askatzen dituzte, eta azkar hiltzen dira. Orain arte uren beroketa edo azidotasuna hartu dira estres-faktoretzat, baina aipatutako ikerlarien arabera gero eta eragin handiagoa dute eguzki-kremen hondakinek. Mexikon, Indonesian, Thailandian eta Egipton hiru koral espezierekin probak egin dituzte, eta emaitzak oso argiak izan dira. Krema kantitate txikiek –10 mikrolitro itsasoko ur litro bakoitzeko– alga partikula kopuru izugarria askatzen zuten hurrengo 18 eta 48 ordu bitartean, eta koralak lau egunetan hiltzen ziren. Gainera, eguzki-kremen hondarrak dauden eremuetan birus kopuru handiak topatu dira, normalak baino hamabost aldiz handiagoak. Horiek ere infekzio larriak eragiten dituzte koralengan. Hainbat estimazioren arabera, arrezife tropikaletan urtero oporretan izaten diren 78 milioi turistek 4.000-6.000 tona krema-hondakin isurtzen dute itsasora.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2141. alea
2008-06-15
alde 0    kontra 0
Burmuin korala
Burmuin korala


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia