Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Jon Torner

Jon Torner


2141. alea
2008-06-15
alde 0    kontra 0

Gor diskoetxeak Aurtengo Gorakada bildumako 10. diskoa plazaratu du. Bihotz Bakartien Kluba, Kerobia, Lauroba, 121 dB, Ezinean, Vendetta, Hesian eta Lendakaris Muertos taldeen kantak bildu dituzte ale berrian.

 

Portaloira plataformak antolatuta, presoen oinarrizko eskubideen aldeko Elkartasun Eguna egingo da hilaren 14an Arrasaten. Musikak tarte berezia izango du: arratsalde partean 20 musika taldek beste hainbat tabernatan joko dute eta iluntzean Peter and The Test Tube Babies, Frontkick, Never Surrender eta The 5 Twisters taldeek kontzertua eskainiko dute Monterron parkean.

 

Urretxuko Gaztetxea 30. urteurrena ospatzen ari da egunotan. Hilaren amaiera arte ekitaldi ugari izango dira: bideo emanaldiak, bertso saioak, umeentzako txotxongiloak, break dance eta skate txapelketak, kontzertuak eta abar. Hot Dogs (hilaren 13an), Lobo Electrico (14an) eta Shimoflow (21ean) taldeek joko dute besteak beste Gipuzkoako gaztetxe horretan.

 

Ibon Huarte errenteriarrak irabazi du gipuzkoar erako Euskal Herriko Aurresku Txapelketa. 2006an ere nagusi izan zen.

 

Juan Muñoz eskultorearen obrak izango dira ikusgai Bilboko Guggenheim museoan urriaren 5a arte. Juan Muñoz atzera begirakoa erakusketan Many Times (Askotan) izeneko obra ezaguna ere jaso dute. Bilbon erakusgai jarri aurretik, Londresko Tate Galleryn erakutsi dituzte artelan horiek.

 

Lindsay Kemp & Companyk Elizabeth I, The Last Dance ikuskizuna estreinatuko du ekainaren 28an eta 29an Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Ikuskizun horrek dantza, antzerki musikatua eta opera uztartzen ditu. Lindsay Kemp berak jokatuko du Elizabeth erreginaren rola.

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia