Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Telebista

Magnetoskopioa on-line

Wizzgo konpainiak lurreko telebista digitalaren bidez emititzen diren programa guztiak erregistratzeko aukera eskainiko die internautei. Telebista programa bat emititu ondoren, programa graba daiteke eta PCra bidali kontsultatu ahal izateko. Horretarako ez da material berezirik behar. Lehenbizi Wizzgok emandako softwarea instalatu behar da; ondoren, sistemak telebista programak eskaintzen ditu gaien edo telebista kateen arabera antolatuta, eta azkenik, programa hasi baino bost minutu lehenago gutxienez, klik egin eta kito! Ordenagailua ere itzali daiteke, grabaketa Wizzgoren zerbitzarietan egiten baita; ordu batzuk igaro ondoren Internet bidez eskura daiteke grabatutakoa .mov formatuan eta PCan kontsultatu daiteke, edo iPod zein iPhone batera pasa eta han ikusi. Joan den astean aurkeztutako sistema honek publizitate bidez espero du finantzazioa lortzea. Oraingoz doakoa da.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2140. alea
2008-06-08
alde 0    kontra 0
Magnetoskopioa on-line
Magnetoskopioa on-line


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia