Neanderko kosako gajoa

Neanderthal gizona
Neanderthal gizona
Neander (Alemania), 1856. Düsseldorf hiritik gertu, Neander ibaiaren bailaran, Charles Darwinek Espezieen Jatorria idatzi baino hiru urte lehenago, harrobi bateko langileek giza arrasto batzuk topatu zituzten: garezurra, bi femur, eskuin besoko hiru hezur, ezker besoko beste bi, ezkerreko hezur iliakoaren zati bat, eskapularen eta saihetsen zatiak...

August Franz Mayer Bonneko Unibertsitateko irakasleak hartu zuen aurkitutakoa aztertzeko ardura. Antzeko arrastoak 1829an Engisen (Belgika) eta 1848an Forbeko harrobian (Gibraltar) topatu zituzten, baina orduan ez zuten jatorria identifikatzea lortu. Une horretan, 1856an, Mayerrek aukera paregabea zeukan giza eboluzioaren atal garrantzitsua idazteko. Neanderthaleko gizakia munduari ezagutarazi zion aditu gisa sar zitekeen historian. Eta ederki sartu zuen hanka.

Teoria bitxia eraiki zuen hezur zati haien inguruan. Arrastoak Napoleoni segika Europa osoan ibili zen errusiar kosako batenak omen ziren. Heriotza urtea ere zehaztu zuen: 1814. Baita arrazoia ere: borrokan hil zen. Baina, nolatan zituen gizaki hark femurrak hain okertuta? Mayerren esanetan, errakitismoa zuelako. Eta bekaineko hezurrak? Nola zen posible Napoleonen etsai hark halako arku supraziliarrak izatea? Bada, hori ere errakitismoaren ondorioa zen; gaixotasunak eragiten zion mina zela-eta, kosako koitaduak bekainak asko zimurtzen zituen eta horregatik garatu zitzaizkion hainbeste hezur horiek. Eta nola zen posible soldadu hark, zaurituta, amildegi batera igotzea, kobazulo batean sartzea eta sarrera estaltzea, eta gorputza 60 zentimetroko sedimentu geruza baten azpian ehorztea? Galdera horri ez zion erantzun Bonneko irakasleak. Beste aditu batzuek bai, ordea. Neanderthal 1 –halaxe bataiatu zuten Mayerren kosako errakitikoa– gizaki mota berri baten froga zen.

ASTEKARIA
2008ko ekainaren 08a
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude