I Ezkerraldeaz ahaztu egin da Jainkoa Makarraldea dut gaur izen ohikoa. Nerbioiaren alde zikin, tragikoa. Lehen bezala orain da beti-betikoa: Bizkaiko langileen gune mitikoa. II Bilbotik ezkerrerantz urari begira: itzali da burdina gorien dizdira. Kapitala joan da oso urrutira. Bertan behera utzi naute eta tira. Lana sortu dut baina nitaz ahaztu dira. III Hemen egin dituzte hainbat disparate. Garapenari itxi leiho eta ate. Zerbitzu sozial batzuk utzita aparte pertsianak jaitsi dira ez dakit noiz arte. Metroa ere azken ipini didate. IV Erreka hegalean enpresak zarratzen doazen heinean da hondarea galtzen. Ezkerrak ezkerrean ez du asko saltzen. Nahiz ta askok ez duten oraindik onartzen Euskal Herri gorria hemen gorritu zen. V Hiriburutik hurbil hustu dute trena. Hemen daukagu askok nahi ez duten dena. Batzutan jarri arren Bilboren izena BEC, Bizkaiko Zubia, ta abar luzeena, super-portua ere ez da Bilborena. VI Ez diot leku asko egin euskarari ea heltzen diodan laster erronkari! Bitartean banoa ari eta ari... Ez diot askorik zor hiriburuari, gutxiago errekaren beste aldeari! Doinua: “Larraonara gatoz”.
Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa