Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-06-08 -- 2140.zenb

Aukerarik

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza

Gabe nago aspalditik. Izan ere, gozatzen dut biloba zinemara eramaten. Animaliak, marrazki bizidunak, euskara. Horiek dira maite dituen elementuak zinemara egiteko. Eskelak bezala begiratzen dut egunero zine karteldegia. Etxeko DVDak jada izorratuta dauzkagu, erabilpen ugariz. Asteburu honetan izar bat izan da multigeletan: Indiana Jonesen laugarren filma. Hogeita bost urte joan dira lehena egin zutenetik. Harrison Fordek jada hirurogeita bost urte beteak ditu. Eta argitara eman dituzten zifrak edonor zorabiatzeko adinakoak dira. 300 milioi dolar baino gehiago bildu omen ditu asteburu soilean. 3.900 gelatan batera emana izan omen da. Spielberg, Lucas eta Forden Indiana Jones markak orain artean eginiko hiru filmeekin 1.200 milioi dolar fakturatu omen ditu mundu zabalean erakutsita. Azken honekin eta estrainako asteburuan, Espainian eta Frantzian hiru milioi ikusletik gora hurbildu omen dira takiletara. Sonbrerodun arkeologoak sekulako pagotxa ekarri die egileei eta Paramount produktorari, zinema industria krisian omen dagoen garaiotan, yankien arrastoan bizi garen honetan. Bilobak nekez izango du gustuko zinema ikusterik, heltzeaz bat ez baldin baditu erdara bikoiztutakoetara zuzentzen bere gogoak.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan