Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 10:59:11
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-06-08 -- 2140.zenb

Nagore Irazustabarrena

Neanderthal gizona

Neander (Alemania), 1856. Düsseldorf hiritik gertu, Neander ibaiaren bailaran, Charles Darwinek Espezieen Jatorria idatzi baino hiru urte lehenago, harrobi bateko langileek giza arrasto batzuk topatu zituzten: garezurra, bi femur, eskuin besoko hiru hezur, ezker besoko beste bi, ezkerreko hezur iliakoaren zati bat, eskapularen eta saihetsen zatiak...

August Franz Mayer Bonneko Unibertsitateko irakasleak hartu zuen aurkitutakoa aztertzeko ardura. Antzeko arrastoak 1829an Engisen (Belgika) eta 1848an Forbeko harrobian (Gibraltar) topatu zituzten, baina orduan ez zuten jatorria identifikatzea lortu. Une horretan, 1856an, Mayerrek aukera paregabea zeukan giza eboluzioaren atal garrantzitsua idazteko. Neanderthaleko gizakia munduari ezagutarazi zion aditu gisa sar zitekeen historian. Eta ederki sartu zuen hanka.

Teoria bitxia eraiki zuen hezur zati haien inguruan. Arrastoak Napoleoni segika Europa osoan ibili zen errusiar kosako batenak omen ziren. Heriotza urtea ere zehaztu zuen: 1814. Baita arrazoia ere: borrokan hil zen. Baina, nolatan zituen gizaki hark femurrak hain okertuta? Mayerren esanetan, errakitismoa zuelako. Eta bekaineko hezurrak? Nola zen posible Napoleonen etsai hark halako arku supraziliarrak izatea? Bada, hori ere errakitismoaren ondorioa zen; gaixotasunak eragiten zion mina zela-eta, kosako koitaduak bekainak asko zimurtzen zituen eta horregatik garatu zitzaizkion hainbeste hezur horiek. Eta nola zen posible soldadu hark, zaurituta, amildegi batera igotzea, kobazulo batean sartzea eta sarrera estaltzea, eta gorputza 60 zentimetroko sedimentu geruza baten azpian ehorztea? Galdera horri ez zion erantzun Bonneko irakasleak. Beste aditu batzuek bai, ordea. Neanderthal 1 –halaxe bataiatu zuten Mayerren kosako errakitikoa– gizaki mota berri baten froga zen.

Nagore Irazustabarrena

Denim

Denim hitza gero eta maizago irakur daiteke arropen etiketetan eta, oro har, moda kontuetan. Berez, oihal bakeroa esateko modu bat besterik ez da. Baina ez da hitz berria; jatorria XVII. mendean du. Garai hartan Frantziako Nimes hiria ehungintza gune garrantzitsua zen. Andre familiak gero hain ezagun egingo zen ehun urdina fabrikatzen zuen, eta hortik jaso zuen izena. Denim de Nimes” ahoskatzeko modua baino ez da.

Jeans hitza orain arte denim baino gehiago erabili izan da, baina antzeko jatorria dute. Hasieran, belaontzien oihalak eta olanak egiteko erabiltzen zuten. Baina ehuna findu eta arropak egiten hasi ziren. Diotenez, indigoz tindatutako oihal hura erabiliz galtza parea egiten lehenak italiarrak izan ziren, Genoan hain zuzen. Frantsesek Gênes esaten diote Italiako hiriari eta halaxe esan zieten praka berriei. Denborak Gênes jeans bihurtu zuen.

 

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan