Astekaria

 Bertso berriak 

Tertuliano orojakileari jarriak

I Alde bat utziz programazio ta telebistaren maila aipatu nahi dut azkenaldian ugaritu zaigun saila. Batzuk azala deitzen diote, beste batzuek matraila... Tertuliano orojakilez bete digute pantaila. Zenbaitentzako ogia lortzen gaur egun ez dago zaila! II Antenan diren segundoetan banatzen da boterea: mingaina zorrotz izan behar da, hitz jarioa trebea bost xentimoko arrazoiekin engainatzeko jendea. Konklusioa ezaguna da (nahiz zita ez den nerea): nork altuago hark arrazoia... arraindegiko legea! III Politikari erretiratu ta bazterreratuena dugu agian espezieko piztirik ugariena. Epaile edo auto-saltzaile... hemen onartzen da dena. Zer da gauetik goizera kolpez aditu bihurtzen dena? Izenpean zer jarri pentsatzen dute lanik handiena. IV Eta autoan, irratiaren menpean jartzen bagara a ze sorpresa! Telebistako jende beraren turrada. Beraz antena bat utzi eta berriro uhinetara. Kontu berberak han botatzeko gogoa ere behar da ba! Non eta zertan ez du axola... kontua irtetea da. V Arrazoi puskak banatzen dira hitz populisten neurrira inora heltzen ez den ezbaian segi tira eta bira... Ta aurkezleak, sarritan sartuz eztabaidaren erdira interes tantak isurtzen utziz (nahiz ez etorri harira)... Kazetaritzan ari direla sinestera heltzen dira. VI Berez berria ere ez dena bihurtzen da eskandalo elkartuz gero hitzetan haina lastodun lau txorimalo. Batzutan norbait izanagatik itsu-herriko tartalo hoiei ordaintzen ari badira Kalaka eta Pásalo berriro ere egingo dute gure kontura jan da lo! Doinua: “Itsasoari begira”.

Aitor Sarriegi

Aitor Sarriegi


2139. alea
2008-06-01
alde 0    kontra 0
Aitor Sarriegi
Aitor Sarriegi (Maddi Soroa)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia