Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Geologia

Kontinenteen masa gutxituz omen doa

AEBetako Rice Unibertsitatean Cin-Ty-Lee ikerlariak zuzendutako azterketaren arabera, kontinenteek euren masaren %20 galdu omen dute sortu ziren unetik. Galera horrek arrazoi desberdinak ditu, baina laburbilduz, lur azpiko materiaren, uraren eta atmosferaren artean gertatzen diren erreakzio kimikoak direla esan daiteke. Emaitza horietara ailegatzeko magnesioaren eta litioaren eboluzioa neurtu du Cin-Ty-Leek. Egindako esperimentuen ondorioz, masa-galerak airearen, itsasoaren eta lurraren artean higitzen den urarekin zerikusia eduki dezakeela adierazi du ikertzaileak. Emaitzak interesgarriak izan daitezke beste planeta batzuetako formazio geologikoak aztertu eta, bide batez, bizia aurkitzeko probabilitatea ezagutzeko.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2139. alea
2008-06-01
alde 0    kontra 0
Kontinenteen masa
Kontinenteen masa


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia