Astekaria

 Bero-beroan 

Talaian

Traktoreak eta behiak hirian

Azken egunotan baserritarrak euskal hiriburuetan dabiltza euren traktore, behi eta ardiekin. EHNEren deialdiari erantzunez ari dira hala, eta ez herritarrei kale-ikuskizuna eskaintzearren. Sektoreak bizi duen egoera larriaren berri ematea da asmoa. Eta egoera hori aldatu beharra dago, baserritarren, beraien familien, sektorearen eta kontsumitzaileen onurarako. Izan ere, sektore hori ezinbesteko eta funtsezkoa da kontsumitzaileentzat eta egoera jasangaitza bihurtzen ari da bai Euskal Herrian baita Europan ere. Horregatik, asteartean, traktore, behi eta ardiek Europako hiriak bereganatu dituzte. Eta horretan jarraituko dute berehalako neurriak hartzen ez badira, izan ere, kasu horretan sektorea desagertu egingo da. Baserritarrak heriotzara daramatza bitartekari eta multinazional espekulatzaileen jarrerak. Horien esanetan, oraingo egoera mantenduta lau enpresa handik kontrolatuko dute zer jaten dugun, jakiak nondik datozen eta nork ekoizten dituen. Nekazaritza eta abeltzaintzatik eratorritako jakien garestitzea ez da ekoizleen erantzukizuna izan, baserritarrek gero eta gutxiago kobratzen baitute produktuengatik. Horregatik eskatzen dituzte bidezko prezioak, ekoizpen kostua baino merkeagoak ez direnak. Beraz, nekazaritza eta abeltzaintza industrien eta banaketa kate handien gehiegizko irabaziak kontrolatu beharko dira, behatoki baten bidez. Horrek kontrolatuko luke kontsumitzailearengana iritsi bitartean produktuak duen diru-balioa. Baina administrazioek baztertu ezineko erantzukizuna dute.

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2138. alea
2008-05-25
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia