Astekaria

 Bertso berriak 

Hegoaldeko eskola hizkuntzei jarriak

I -Ama, ni zergatik naiz bi hizkuntza lasai hitz egiteko gai? -Elebidun egin nahi baitzintudan, Unai, munduan ibiltzeko kontent eta alai gaztelaniaz eta euskaraz ere bai... Zuretzako onena baino ez nuen nahi. II -Ama, lar ez ote da bi jakin beharra? Aski da bakarra! -Unai, bihur ezazu hizkuntza txamarra: Saihesteko elurra edo kazkabarra, bakar bat ez ote da aukera kaskarra? Hobe hartzea xira ta forro polarra. III -Ama, ez dut euskaraz egiten tarteka kostatzen zait eta! -Pentsa hizkuntza dela zure bizikleta: Astero eman ezik dozena bat buelta, gero ta urrunago izango du meta, herdoildu egiten baita ganbaran gordeta. IV -Jonek soilik erdaraz ikasten du dena eskolan barrena! -Haren amak harentzat nahi zuen onena, baina aukeratzean hizkuntza, hurrena, ondo pentsa dezala zer den nahi duena ez baitu aukeratzen bakarrik batena! V -Lau euskaldun eta bi erdaldunen juerga: zein da euren jerga? -Erdaldunak ezarriz bere hizkuntz zerga, euskaldunak ezin du berea kontserba, baina benetan galdu nahi duguna, zer da? Manera onak edo euskaldunon berba? VI -Guztiok bi hizkuntzak ikasi ezean gu bion antzean? -Biak dakizkigunok geronen etxean ez dugu aukerarik izango hitzean eta hasiko gara erdara hutsean aurrekoaren lehen hitza aditzean. Doinua: Esnesaltzailearena

Xabier Paya

Xabier Paya


2138. alea
2008-05-25
alde 1    kontra 0
Xabier Paya
Xabier Paya (Iñigo Azkona)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 1# | MANUELA | 2011-12-03 13:39:38

    Kaixo euskera ikasten ari naiz. Bertso " Hegoaldeko eskola hizkuntzei jarriak" asko gustatzen zait eta niri lankideei erakutsi nahi nieke. Letra aurkitu dut baina ez doinua edo kantatzen euskaltegian entzutzeko. Lagundu dizute aurkitzeko? Mila esker.

Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia