Astekaria

 Txandan 

Gezurrak

Ez dut gogoko gauza bat sentitu, pentsatu, eta kontrakoa esan. Baina gizakiaren jokabide bat da. Ezin dut ontzat eman gizakien artean gezurretan aritzea. Baina, tamalez, gure egunerokoan, gauza arrunta bilakatu da. Gezur txikiak onartzetik dator, beharbada, gezurra, kulturala bihurtzea. Gizakiaren beste aurpegia. Antzerkian maskara erabiltzen da. Baina gizakiak, beste gizakiaren aurpegiaren aurrean, bere aurpegia erakutsi behar du. Une hori ez da antzerkia. Bi begiradak. Bi sentimendu, ezin dira bihurtu mila aurpegi. Bizitza, edo behintzat gizakiok eraikitzen duguna, daukagun erreala bakarra da. Ustezkoa, baina erreala. Ezin ditugu gehiago zaildu gure harremanak, aurrean daukaguna, ustez erreala, eta gainera are fikziozkoagoa bihurtu. Literatura, zinea, fikzioaren erreinuak dira, nahiz eta, eta hau ere kulturala da, askotan pentsatzen dugun errealitateak fikzioa gainditzen duela. Hala balitz, guk egiten dugulako da, beraz, beste artifizio bat. Azken hauteskunde kanpainan, bi politikoen artean eztabaida bat muntatu zuten. Inongo lotsarik gabe, batak besteari gezurti deitu zion. Honek ez zion erantzun bakar bat eman. Gezurra legitimatu zuen. Agian dena gezurra zen.

Juan Ramon Makuso

Juan Ramon Makuso


2138. alea
2008-05-25
alde 0    kontra 0
Juan Ramon Makuso
Juan Ramon Makuso


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia