Burmuin bankua
artikulu nagusira itzuli
Buruko gaitzen inguruko zenbait datu
- Munduko biztanleen %1ak eskizofrenia dauka, eta buruko gaitzen bat duten hamarretik 2-3k depresioa sufritzen du. Gaixotasun mental bat baino gehiago izateari komorbizidadea deitzen zaio, eta 10 gaixo mentaletik 4k dauka.
- Buruko gaitzak ez dira diagnostikatzen errazak. Depresioa sufritzen duten 10etik 5 ez daude kontrolatuta.
- Suizidioa da gaixotasun mentalen arrisku handiena; beren buruaz beste egiten duten hamarretik 6k buruko gaitzen bat dauka –alkoholismoa dutenak kontuan hartu barik–.
- Tratamendu oso onak daude depresioari aurre egiteko; 10etik 7k gaixotasuna atzean uztea lortzen du.
- Eskizofrenia duten gaixoen %8ak bakarrik lortzen du lan kontratua; diagnostikoa egin eta bost urtera. Ezjakintasunak eragiten du gaixo mentalen baztertzea. AstraZéneca Fundazioaren inkesta baten arabera, 10 lagunetik 9k uste du gizartea kontzientziatu behar dela buruko gaitzen inguruan.
- 1992tik aurrera, urriaren 10ean Buruko Gaitzen Nazioarteko Eguna ospatzen da.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.