Astekaria

 Hiruko Txikian 

Bagoaz

Emeki baina nahi bidetik aurrera. Hogeita hamabost urte badira Seaska ezagutzen dugula. Garai hartakoak gogoan, eginiko bidea ez da denen gustukoa izan, beti izan dira inguruan, bidegurutzetan beste nonbaitetik joan eta Seaska eraman nahi izan dutenak. Nondik eta norantz. Horretan ez da dudarik, Seaskako bidegileek asmatu izan dute, emaitzak lekuko. Jada, haurra ikastoletan ematen duten gurasoek ez dute erabakia argumentatu beharrik beren inguruetan. Eskola dugu eta publikoa izateko bidean da. Gure garaiko guraso asko ezagutzen ditugu, haurrak ikastoletan frantsesa ikasiko ez zutela-eta, albora nahi gintuztelako albotik begiratzen ziguten mesfidati, egun, arratsaldetan biloben bila joaten direnak, beren ttikien euskararekin loriatuak harro. Frantsesa ere egiten dute. Oker zenbiltzan. Zuzen begiratzen diogu elkar, gure adinean bestela ere garondo zahartrosisak maiz jotzen digu. Eta min ematen du. Gure ibilian, aurten Herri Urratsek, herri bankuak, Philippe Carriere Frantziako Hezkuntzako gizona bisitan hartu du estrainakoz. Jauzi bat. Nik dakidala ez du sarreran tiketarik erosi, janda eta bidekoa edanda agurtuko zuten Seaskakoek euri zaparrada aitzin, pobreziatik pasatakoak ez garela inoiz miserable izan erakutsiz.

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2138. alea
2008-05-25
alde 0    kontra 0
Joxe Mari Ostolaza
Joxe Mari Ostolaza


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia