2008-05-25 -- 2138.zenb
Jon Harluxet eta Xano Sallaberryk bezala, gero eta gehiago dira arto bihia selekzionatuz norbere etxaldeko hazia ereiten duten laborariak, hazi-etxeei erosi gabe. Programa esperimental batean ari dira, Frantzian debekatua baitago halakorik egitea.
guztia irakurri
Hilabete honetan egingo den LABen VII. Biltzarraren ondoren Ainhoa Etxaidek hartuko du sindikatu abertzalearen zuzendaritza, Rafa Diezen ordez. Lehen aldiz emakume bat izango da sindikatu bateko buru, bai Euskal Herrian baita Espainiako eta Frantziako Estatuan ere.
Euskara eta herri administrazioa gai hartuta aritu ziren hizketan Patxi Baztarrika EAEko Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Anjel Lertxundi idazlea, HAEE-IVAPen 25. urteurrena dela-eta. Lehena elebitasun pasiboaren balioaz aritu zen eta bigarrenak hizkera burokratikoaren koska ilunak aipatu zituen.
Kontseiluak maiatza hasieran ikasle euskaldun eleanitzak sortzeko proposamena plazaratu du eta hainbat hezkuntza eragilek egin du bat txostenarekin. Mahai-inguruan bildu ziren eragileok txosteneko edukiaz hausnartzeko. Han esandakoak jaso ditugu hemen.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa