Astekaria

 Hiruko Txikian 

Maite izan ditut

Haurren futbol lehiaketak, eta ez dira gutxi urtetan metatu izan ditudanak. Haurra nintzela, eskolakoak eta eskola artekoaz gain, auzoa ordezkatzen jokatutakoak oraindik fresko ditut gogoan. Eskolako taldeko fraide edo falangista arduradunei ezetz esaten goiz ikasi nuen, eta auzokoa hobesteak ekarriko zidan zigorrei aurre egiten hasi nintzen nire erabakien ondorioak onartzen. Zigorrena orekatzeko beti izaten nuen auzoko lagunen beroa, eskolatik at bizia askatuagoa egiten laguntzen zidana, “nireagoa” zena, eskolako kideek, nekez ulertzen zutena. Geroztik askotan izan naiz parte holakotan entrenatzaile gisa, urteekin han ezagututako zenbait gero telebistan ikusteko aukera izan dudalarik puntako jokalari. Joan den asteburuan Miarritzen izan naiz horrelako batean. Hegoaldetik etorritako asko Iparraldekoen eta frantsesen aurka aritu ziren. Frantzia eta Espainia. Ez dut gogoratzen euskarazko hitz bat bera ere entzun izana. Eta dozena erditik gorako jende ikusi nuen haur onentsuenen xerka, izenak eta abizenak hartuz datozen urtetako jokalari errolda osatu nahian hauen gurasoen kilikagarri. Espekulatzea dute kirol, kea eskaintza, eta haurren erabakimen eza alde. Otzan eskola, lehiakortasuna itoko duena.

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2137. alea
2008-05-18
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza
Joxemari Ostolaza


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia