Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Klima

Lurraren berotzeak atseden hartuko al du?

Mende hau beroa izango dela inork gutxik jartzen du zalantzan. Hala ere, iazko uda eta aurtengo udaberria nahikoa leun joan dira, eta itxura batean aurtengo uda eta datorren udaberria ez dira beroagatik gogoratuko.   Lurraren berotze prozesua hartzen ari den atsedena klimatologian eragina duten hainbat faktoreren esku dago, hala nola Umea fenomenoa, itsasoetako uren zirkulazioa eta itsasoetako uren bero-aldaketak. Klimatologoek uste dutenez, gertakari horiek areagotzen ari dira une honetan, eta giza-jarduerak baino garrantzi handiagoa izan dezakete epe laburrean.   Hori baieztatzeko, klimatologoek aurreikuspenerako teknologia hobetu dute, ohiko sistemei itsasoetan eta atmosferan uneoro dauden tenperaturak gehituz. Izan ere, konturatu egin dira modu horretan egindako aurreikuspenak askoz gehiago hurbildu zaizkiola errealitateari orain urte batzuk egiten zirenak baino.   Horrela, 2009tik aurrerako urteen erdia 1998 baino beroagoak izango direla aurreikusi dute; gogoratu beharra dago 1998 izan zela historian neurtu den urterik beroena.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2137. alea
2008-05-18
alde 0    kontra 0
Tximista
Tximista


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia