Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Irudia


2137. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Aitzol Aramaio zinema zuzendariak apirilaren 30ean estreinatu zuen Un poco de chocolate filma. Unai Elorriaga idazlearen SPrako tranbia eleberrian oinarrituta dagoen pelikulako aktore nagusiak Daniel Brühl, Hector Alterio, Julieta Serrano eta Barbara Goenaga dira.

 

Bernardo Atxagaren Il libro di mio fratello (Einaundi), Soinujolearen semea (Pamiela) liburuaren itzulpenak, Mondello-Palermo Hiria saria jasoko du maiatzaren 24an. Sari hau Italiako sari garrantzitsuenetako bat da eta atzerriko egile batek idatzitako obra onenari ematen diote.

 

 

Teresa Landaluce arkitekto eta argazkilari iruindarrak Nafarroako hiriburuko Contraluz galerian jarri ditu ikusgai bere irudiak. Auto-erretratuak izeneko erakusketa maiatzaren 31 arte izango da zabalik.

 

Izebene Oñederraren Hezurbeltzak animazio film laburrak soinu banda onenaren saria irabazi du Alemaniako Trickfilm sariketan. Xabier Erkiziak ekoiztu du soinu banda hori. Hezurbeltzak filmak beste hiru sari jaso ditu orain arte: animazioko film laburrik onenarena Medina del Campoko jaialdian, eta Alcine eta Animadrid jaialdietako bi aipamen bereziak.

 

 

Nestor Basterretxea artistak (Bermeo, 1924) Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Zilarrezko Domina jaso zuen pasa den astean Iñaki Goirizelaia Bizkaiko campuseko errektoreordearen eskutik. Gaur egun Montevideoko (Uruguai) Euskal Zentroak eskatutako obra batean lanean diharduela azaldu zuen Basterretxeak.

 

Irati Elorrietak (Getxo, 1979) Burbuilak izeneko bere lehenengo eleberria plazaratu du Alberdania argitaletxearekin. Elorrieta Berlinen bizi da eta liburuan kontatzen dituen istorioak ere Alemaniako hiriburuan kokatu ditu.

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia