I Banidosoak gara pertsonak horrek kentzen digu loa “ni harro nago jaioterriaz” “nik ze pektoral txuloa!” urrutitik so dagonarentzat nolako ridikuloa... baina norberak ez du ikusten bere atzeko zuloa. II Mugikortasun zaleak gara A-8ra edo irten... bat nora doan eta zergatik, ez da samurra jakiten! Hau eta hura egin nahi dugu, eta dena ziztu baten animalia bakarrak gara ez dakigunak egoten. III Premiak sortzen dizkigutenez kontsumoari nork laga baina pertsonak premiak ditu jan-edan-jaztetik hara... Premia hoiek ase nahi eta piztia sinistun gara biak nahastuta zer geratzen da? nikietan Che Guevara. IV Giza-andreok geurekoi gara ez abereen antzeko... “nire txakurrak”, “nire” behar du sentiduren bat hartzeko... Nola konpondu munduan bonba atomika ez lehertzeko? mila bilera behar badira igogailu bat jartzeko. V Zorionaren bila hastea giza-ezaugarri sakona bistako denaz ohartu gabe, bila hara, bila hona. Hainbeste mende igaroarren ez da jabetu pertsona zorionaren itxaron-gelan dagoela zoriona. VI Banidosoak, ezinegonak, kontsumozale, bistan da... geurekoi eta zoriongose koktelak a zer eztanda! Mundua oso gaizki doala hamaika aldiz esan da... okerrago ere joan daiteke geu holakoak izanda. Doinua: "Ai Txetxenia!"
Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa