Astekaria

 Bero-beroan 

Bahea

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2137. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Jose Maria Ruiz Soroa, Aldaketa plataformako kideak El Mundon esanak: "Ama hizkuntza jasotzeko eskubideaz hitz egitea zentzurik ez duen asmakuntza da. Ama hizkuntza ez den beste hizkuntza batean hezi izateak gaitzespena dakarrenik ez da egia. Gaitzespen sentimendua sortuko da umeak hizkuntza bat inposatua, behartua dela sumatzen badu".

 

Konrado Mugertza, Euskadiko Eskola Kontseiluko presidenteak Deian esanak: "Horrelako plataforma bat [gaztelaniaren defentsan agertu diren gurasoena] sortzea tamalgarria iruditzen zait, gaztelaniaren desagerpenaz hitz egitea irrigarria delako (...) Inposaketei buruz hitz egin behar baldin badugu, niri Espainiako Konstituzioak inposatu dit gaztelaniaz hitz egin behar dudala. Baina inposaketek inora eramango ez gaituzten bezala, euskalduna bezalako Estatu batek, herritarrek bi hizkuntza ofizialak ikas ditzaten bermatu behar du".

 

 

Inazio Agirrek Berrian esanak: "Euskaldun eleaniztunezko Euskal Herria euskalduna baztertzeko, elebitasun sozialaren mitoa asmatu dute. Politika horrek hizkuntz berdintasuna ukatzen du, ez du hizkuntz gatazka konpontzen, ez asimilaziozko harremanak gainditzen. Defizit hori zuzentzeko, hizkuntza guztien iraunkortasuna bermatu behar da, bakoitzaren nagusitasuna ziurtatuz bere lurraldean".

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia