2008-05-18 -- 2137.zenb
1966, Zumaia. Zuzenbidean lizentziatua. EB-Berdeak-eko Kontseilu Politikoko kide eta Donostiako Batzarreko koordinatzailea. Donostiako Udalean bigarren alkateordea da: Auzoak, Hiritarren Partaidetzako eta Proiektu eta Obretako ordezkaria. EB-Aralar koalizioak PSE-EEko Odon Elorza alkatearekin agiri programatikoa sinatuta dauka: “Aurreko legealdiko esperientziari esker tirabirak leundu dira eta harremanak hobetu dira udal gobernuan”.
Bestalde, EBk VIII. Biltzarra burutuko du hil honen 31n. Oskar Matutek lideratzen duen ildo kritikoko partaidea da bera. Alderdiaz eta udalgintzaz mintzatu zaigu, mihian bilorik gabe.
Euskara Kultur Elkargoko zuzendaria da Iulen Urbiola iruindarra. Pazientzia hartu du Nafarroan euskarak duen “kakao juridikoa” azaltzeko. Esan nahi baita dekretuak, ordenantzak eta beste onartzen direla euskara erasotzeko eta batzuek erasoak indargabetzen ahalegintzeko ingeniaritza juridikoa erabili behar dutela etengabe.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa