Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2008-05-11 -- 2136.zenb

Liburutegia

Pilar Iparragirre


Horretaz

Txillardegi ::Horretaz

Elkar

orrialdeak ::220

prezioa ::19.50€

Txillardegik eskainitako zazpi saiakera biribil

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegik (Donostia, 1929) bizitzak eta bere irakurzaletasun etengabeak eman dion eskarmentutik idatzi du Horretaz. Zazpi saiakera labur liburua. Duela 42 urte idatzitako beste saiakera batzuk gogoan –Goiztiri argitaletxean argia ikusi zuen Huntaz eta Hartaz liburukoak alegia–, trilogia osatu nahi izan du oraingo saiookin. Aurrenekoa Jean Paul Sartreri eskaini dio, iruditzen zaiolako ezezagun dela oraindik ere gurean, Euskal Herrian ahanztura besterik mereziko ez balu bezala. Rosalía de Castro eta Galizia dauzka hizpide bigarrengoan –herrialde hau bere “bigarren aberritzat” dauka, eta besteak beste, 52 urte joan dira Ferrolen Leturiaren egunkari ezkutua idatzi zuenetik–. Hortik aurrera, Ameriketako genozidioa –Herbeheretan eta Kanariar irletan gertatutakoak ahaztu gabe–; gure artean darwinismoak merezi duen maila izatearen aldeko aldarria, eta erlijioaren eta antropozentrismoaren kritika gogorra egin ditu. “Munduaren ardatza ez garelako”, giza patua eta lekua zentzuz ezartzeko guztiz beharrezkoa iruditzen zaiolako, astronomiari eskaini dizkio azkeneko bi saioak.

Txillardegi

Txillardegi
«Beharrezkoa da astronomia giza patua zentzuz ezartzeko»

1970ean ETAko militanteek 6 heriotza-zigor eta 752 kartzela urteri aurre egin behar izan zietenean, zein izan zen Jean Paul Sartreren jarrera?

Franco goraki gaitzetsi eta ETAko militanteen alde “arrunt bustitzea” erabaki zuen.

Eta zure saio hauetan bera gogoratzeko arrazoia?

Garai hartako “modako gauche divine” espainolistaren kontra, eta Francoren kontrako oposizioan PCEk isilpean bildutako ospearen aurka altxatzean, urrats erraldoia egin zuen Sartrek Espainian benetako ezkerra eta Euskal Herrian ezker abertzalea sor zitezen. Horregatik idatzi izan dut zenbait aldiz badela garaia Sartreren omenez kale edo enparantza batzuk beraren izenaz bataiatzeko.

Rosalía de Castro ere gogoratzen duzu. Zergatik?

Galizia neure bigarren aberritzat daukat. Lurraldea gogoratzean, Rosalía poeta hilezkorrak hain zehazki azaldu zigun herriaren patu hitsaren oinazea datorkit. Azkeneko espaniar kolonia izan baita Galizia, gu berandu arte jabetu ez arren.

Eta gainerako gaiak, zer dela-eta aukeratu dituzu?

Gai unibertsalak ukitzen dituzte. Ameriketako genozidioa salatu behar dela iruditzen zait. Eta oraindik gure artean darwinismoak merezi duen maila ez duela jaso. Bestalde, Antropokeriak saioak erlijioaren eta antropozentrismoaren kritika gogorra izan nahi du. Azkenik, bi saiakera moldatu ditut astronomiaz. Giza patua eta lekua zentzuz ezartzeko guztiz beharrezkoa iruditzen zait. Liburu hau eskaini nahi nieke, beraz, giza arazo nahasiak beren haragi eginik ere, kosmosaren eskergatasun misteriotsuak pentsakor uzten dituen guztiei.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan