Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Telefonia

Enkriptatutako SMSak

Eskuko telefono guztietatik mezu enkriptatuak bidaltzeko aukera dago jadanik, beti ere mezua bidaltzen duenak zein jasotzen duenak, sistema berdina erabili ez ezik, enkriptazio-kode bera baldin badute. Simore izeneko enpresa SIM txartel bereziak erabiltzen hasi zen orain dela urte batzuk. Lehenengo berezitasuna txartel bikoitza da: bi txartel jartzen dira normalean bakarra sartzen dugun lekuan, eta horrela bi linea eskura izateko aukera du erabiltzaileak. Batetik bestera nahi bezala, eskuz edota automatikoki, igaro daiteke. Joan den urtearen amaieran Simorek Gold bertsioa zabaldu zuen Europan. Hainbat sistemarekin bateragarria da, eta SMS enkriptatuak bidaltzeko aukera eskaini du lehen aldiz. Horretarako, erabiltzaileek enkriptazio-kodea adostu behar dute zortzi zifrako zenbaki baten bidez. Mezu enkriptatua jasotzen duen erabiltzaileak esanahirik gabeko ikurrak baino ez ditu ikusiko bere monitorean, eta enkriptazio-kodea sartu arte ez du benetako mezua ikusiko. Sistemaren arrakastak bultzatuta, Simore-ren banatzaile esklusiboa den Stancom-eko zuzendariak, Franck Niewolinski-k, laster gailu interaktibo berria zabalduko dutela iragarri du, baina zertan datzan zehaztu gabe.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2136. alea
2008-05-11
alde 0    kontra 0
SMS enkriptatuak
SMS enkriptatuak


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia