Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2008-05-11 -- 2136.zenb

Naroa Agirre

“Pertika eskutan dudanean bordea naiz”

Sustrai Colina

argazkia

Maddi Soroa

Pertika eta koltxoneta kendu eta salto egiteko esan diogu.

Korrika egitea lapur kontua bada, atletismo eskolak...

Atletismoa ez da korrika egitea bakarrik. Oso oinarri garrantzitsua da beste edozein kirol egiteko, eta baita bizitzarako ere.

Garraio publikoa gaizki dago baina ez duzu lanera korrika joaterik nahiko, ala?

Gizartean, lanean, lehiakortasun handia dago. Kirola eguneroko errealitatea da, aparteko marko batean sartua.

Apartekoa, kirola egiteko euskaldunon ekipamendua!

Aukera baldin baduzu profesionalak bezala janzteko eta horrek hobeto sentiarazten baldin bazaitu, aurrera. Hori bai, berdin nekatzen da norbera betiko galtza motz eta Eroskin oparitutako nikiarekin.

Presioak nekatzen du?

Pentsa, mundialetan eta Olinpiar Jokoetan baino urduriago jartzen naiz Gipuzkoako txapelketan!

Hori atzerrian Goenkale ikusten ez dutelako izango da!

Goenkalen hasi nintzenean baneramatzan urte batzuk lehiatzen, baina kalean denek “Naroa Goenkalekoa” esaten zidaten. Telebistak aurpegi bat ematen dizu.

Elitekoa izateko dexenteko aurpegia ez ote den behar...

Onena izan nahia beharrezkoa da. Lehenengoa izan nahi duzula sinistuta ere normalean seigarren geratzen zara, orduan seigarren sailkatuko zarela pentsatuz gero...

Salda bero!

Fermin Cachok, Bartzelonan urrea irabazi zuenean, sei lasterketa ezberdin aurreikusi zituen eta seietan irabazten zuen.

Horrela esanda, erraza dirudi...

Argi dut nire burua lehen postuan ikusten dudanean dominetatik gertuago egongo naizela. Ezer lortu ahal izateko, zure burua hori lortzen ikusi behar duzu lehenbizi.

Zure burua entrenatzen ikusiko bazenu...

Neurez irekia naiz, baina pertika eskuan dudanean nahiko bordea naiz, neureaz baino ez naiz arduratzen. Egunon ere ez dut esaten!

Eskerrak entrenatzailea senarra duzun.

Nahiko entrenatzaile gogorra da, eta gustatzen ez zaizkidanak esaten dizkit pistan. Askotan min egiten didate, entrenatzaile gisa ikusi beharrean senar gisa ikusten dudalako.

O, zenbat sakrifizio...

Badakit entrenatu behar dudala, baina Olinpiar Jokoetara joateko entrenatzen dut. Askoz gehiago da irabazten dudana, bidean uzten dudana baino.

Egia izango da aberatsak zaretela!

Kar, kar... Olinpiar Jokoetara doan jende batek dirutza irabazten du baina beste batzuek ezingo lukete bizi ondoan beste lanik egin gabe. Nik beharrezkoa dut beste jarduera bateragarri bat. Egun osoa atletismoan pentsatzen egongo banintz, ito egingo nintzateke.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan