Materialen zientzia

CO2 harrapatzeko material berrerabilgarria

AEBetako Georgian, Ingeniaritza Kimiko eta Biomolekularreko Christopher Jones irakasleak ikatza kontsumitzen duten tximinia eta zentral elektrikoen CO2-a kantitate handitan xurga daitekeela iragarri du. Horretarako, gizartean erabiltzen dugun material bat berrerabiltzea proposatu du, baina oraingoz ez du horren izenik eman, CO2-aren berreskurapenaren inguruan dagoen lehia izugarria baita. Gaur egun karbono dioxidoa berreskuratzeko erabiltzen diren sistemak oso garestiak dira, eta elektrizitatearen prezioak gora egitea eragiten dute. Aurkikuntza berriari esker, antza, ez da halakorik gertatuko.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2008-05-11
CO2 berreskuratzeko teknikak
CO2 berreskuratzeko teknikak


Argia.com 2012