Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-05-11 -- 2136.zenb

Maltzagatik

Etikaren diskurtso hanka motzak

Xabier Letona

EAJ eta PSE-k bultzatutako mozio etikoek aurrera jarraitzen dute, baina dagoeneko ezer ez da zitekeena izango, areago Ino Galparsoro Arrasateko alkatearen espetxeratzearen ondoren. Etika, joko politiko eta boterearen nahasketa dosi handia zuen jeltzale eta sozialistek udaletxeetan jarritako ekimenak eta oraingoz bideragarritasun eskasa dutela ikusi da. PSE-ko buruzagiek ahaleginak eta bi egin ditzakete botere banaketaren diskurtsoa gizarteratzeko, baina beren boto emaileen artean ere ez da sinesgarria. Denok dakigu zergatik espetxeratu duten Galparsoro eta horrek, berriz ere urratzen du zuzenbide estatua. Bi akats larri dira hor, bata eskubide urraketa bera; bestea, jakinik hala dela, ezker abertzalea zokoratzeko estrategiaren barruan urraketa onartzea.

Etikaren diskurtsoa era berdintsuan maneiatu du Mugarik Gabeko Kazetarien elkarteak Euskal Herrian kazetariek bizi dituzten mehatxu eta arriskuak direla eta atera berri duen txostenean. Europako Batasuneko herrialdeen egoera deskribatzen du, eta Euskal Herrikoaz aritzean, ETAk mehatxatu eta erasotutako hainbat kazetarien testigantza jaso du. Alde horretatik, halako erakunde bati dagokiona egin du, logikoa. Estatuaren errepresioa sufritu duen kazetari eta medioen errealitatea ezkutatu egin du, ordea, eta edozein erakundek halakorik egitea desegokia bada ere, are larriagoa da errealitatearen ezkutatze hori kazetariek egindakoa bada. Egin, Egin Irratia, Ardi Beltza eta Egunkaria-ren itxierak, edo preso diren Javier Salutregi eta Teresa Toda edota Egunkaria auziko kazetarien errealitatea jasotzen ez duen txostena hanka motza da erabat. Larriagoa ere egin du, ordea, elkarte honek, kazetari batzuek ETAren aldetik jaso ditzaketen mehatxuen errudun egiten baititu Gara eta Berria-ko kazetariak.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan