Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-05-11 -- 2136.zenb

Izenak

Jon Torner


Iñigo Aranbarri eta Carlos Ruiz Zafon idazleek jasoko dute Zilarrezko Euskadi Saria, Donostiako Liburu Azokan gehien saldu diren eleberriak beraienak izan direlako. Euskarazkoen artean Zulo bat uretan nobela (Susa) gailendu da, eta gaztelaniaz idatzitakoen artean El juego del ángel (Planeta).

 

Ilan Wolf artista israeldarraren argazkiz osatutako Camera Obscura izeneko erakusketa zabaldu dute Donostiako Kursaaleko Kubo aretoan. Irudi guztiek Donostia erakusten dute, baina ikusleak ezagutzen ez duen ikuspegi batetik, distortsionatuta baitaude. Erakusketa ekainaren 29a arte izango da ikusgai.

 

 

Uxue Alberdi k irabazi du Gabiriko (Gipuzkoa) Osinalde elkartean jokatutako Osinalde Bertso Sariketaren 37. edizioa. Entzuleen saria Julio Sotok jaso zuen eta saioko bertsorik onenaren saria, berriz, Alaia Martinek.

 

Matthew Ritchie, David Altmejd, Javier Perez eta Rirkrit Tiravanija artisten instalazioak jarri dituzte ikusgai Bilboko Guggenheim Museoan. Erakusketa 2009ko urtarrilaren 11 arte izango da zabalik.

 

 

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan