2008-05-11 -- 2136.zenb
Iker Barandiaran
Mara ::Lagun eroa
Politburo Recording Fiasco
iraupena ::37’00’’
prezioa ::7€
Mara Laudioko Igor Arzuagaren aspaldiko goitizen artistikoa da. Hainbat musika talderekin aritu ondoren, geldiezina da Arzuaga, eta budisten deabruaren txapela oharkabean jantzita, bakar-bakarrik grabatu ditu hamar kantuok. Pianoa eta ahotsa bidaide bakarrak dituela, gordintasunaren eta xamurtasunaren artean koka ditzakegun pieza biluziak idatzi ditu, ia guztiok daukagun lagun eroaren dualitateari ozen ez, baina irmo abestuz. Lan berezi honetan antzeman daitezke Tom Waits, itsasokoko eta eliza handietako oihartzunak, Frantziako kabareta, 1970eko hamarkadako mugaz bestaldeko euskal kantu tristeak, Clayderman... Ironia, hausnarketa, inozentzia eta esperientzia batzen ditu modu xume bezain ulertezinean, eta entzunaldi bat baino gehiago egitea eskatzen du.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa