Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2008-05-11 -- 2136.zenb

Juan Mari Olano

artikulu nagusira itzuli
AAMko 27 kide auzipetuak

Madrilgo Casa del Campoko Auzitegi Nazionalean AAMko 27 kide auzipetzen ari dira egun hauetan. Fiskaltzak hamar urteko espetxe zigorra eskatu du akusatu bakoitzarentzat.

Honako hauek dira auzipetuak.

Amnistiaren Aldeko Batzordeak

Aratz Estonba
Maite Diaz de Heredia (Preso dago. Iazko urriaren 4n Seguran Batasunaren kontra egindako operazioan atxilotu zuten.)
Julen Zelarain
Jagoba Terrones
Julen Larrinaga
Jon Imanol Beaskoa
Ainhoa Irastortza
Gorka Zulaika
Iker Zubia
Alex Beaskoa
Josu Beaumont
Juan Mari Olano
Gotzon Amaro
Jorge Txokarro
Gari Arriaga
Txema Olabarrieta
Jorge Luis Arredondo
Aitor Jugo
Maite Mendez
Mitxel Sarasketa

Askatasuna

Asier Virumbrales
Xabin Juaristi
Iñaki de Reta

Behatokia

Julen Arzuaga

Senideak

Juan Antonio Madariaga
Ixone Urzelai
Iñaki Loizaga

Askatasunaren agiria

Amnistiaren aldeko Mugimendua existitzeak Espainiako Estatuak joan deneko 30 urteetan Euskal Herrian ahal izan dituen indarkeria-bide guztiak erabili dituela erakusten digu. Indarkeria hori guztia euskal gatazka zanpatzeko eta era guztietako herri-borrokak zapaltzeko erabili ditu Estatuak. Horretarako bost axola izan zaizkio oinarri etiko guztiak, eta nahi beste gastatzea izan du. Ankerkeria izugarriz erabili da Estatu-indarkeria: jendea fusilatu dute; suntsipen-espetxeak, gerra zikina, salbuespenezko epaitegiak, tortura eta herri-mobilizazioen aurkako errepresio ikaragarria erabili dituzte; presoak sakabanatu dituzte, askatasun publikoak murriztu eta zigorrak nahi bezala luzatu dituzte; ilegalizazioak, isunak, jipoiak, poliziaren muntaiak izan ditugu nonahi… Errepresio hori guztia langileen, ikasleen, presoen, senideen, hautetsien, langabetuen nahiz militante abertzaleen aurka erabili dute. Eta ondorio garbia utzi du horrek: milaka eta milaka errepresaliatu politiko egotea gure herrian. Errepresioa zuzenean nahiz beren adiskide eta senideen bidez jasan duten milaka eta milaka gizon-emakumeez ari gara. Horixe baita Amnistiaren aldeko Mugimendua, eta ez besterik. Eta horixe da, eta ez besterik, Auzitegi Nazionalean apirilaren 21ean hasi den epaiketan auzipetu, zigortu, debekatu eta espetxeratu nahi dutena.

Espainiako Gobernuak ederki daki arazo larria duela hamarkada luzeetako errepresioaren bidez eragin dituen milaka errepresaliatuekin. Espainiako Gobernuak (eta Frantziakoak ere bai) arazo larria du, errepresaliatu horiek guztiak daudela onartzeak errepresioa erabili duela onartzea dakarrelako eta, ondorioz, egoera konpontzeko irtenbide demokratikoa behar dugula onartzea. Horregatik, berebiziko garrantzia du Estatuarentzat errepresaliaturik dagoenik ukatzea, eta horregatik saiatzen da hori azaleratzen duten zantzu guztiak ezabatzen, bai oroigarriak kenduz, Zizurkilen bezala, bai errepresaliatuak omentzeko eta oroitzeko ekitaldiak ezabatuz. Espainiako Gobernuak ederki daki gehiengoak autodeterminazioa eta lurralde-batasuna aldarrikatzen dugula Euskal Herrian, eta, horrekin batera, gehiengoak amnistia, okupazio-indarrek alde egitea eta gure eskubideak leheneratzea nahi dugula. Horrexegatik, lehenbiziko aldarrikapen sorta edukiz husteko, bigarren aldarrikapen multzoa ezkutatu eta zapuztu beharra dauka.

Hiru hamarkada daramatzagu amnistiaren eta demokraziaren aldeko borrokan, eta bide horretan Auzitegi Nazionalaren jardun errepresiboa salatu dugu behin eta berriro, salbuespenezko epaitegi hori Francoren garaiko TOPen ondorengoa delako. Epaitegi hori ixteko eta deuseztatzeko eskariak gehiengoaren babesa du Euskal Herrian. Hori guztia ikusita, ez da harritzekoa epaitegi hori gutaz libratzen saiatzea. Boteretsuek aspaldi darabilten taktika da salatua dena izatea salatzailearen aurkako neurriak hartzen dituena. Gernika 36an gorriek erre zutela esatea bezain aspaldiko kontua da hori. Aztertu dezagun, pixka batean, Amnistiaren aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketa nola antolatu duten: Europa osoan eskubide-urraketengatik salaketarik gehien jasotzen duten polizia-indarrak dira (Guardia Zibila, Espainiako Polizia eta Ertzaintza), hain zuzen ere, salaketa-txostenak egiten dituztenak eta gero, behingoz ixteko eskatuz Europan salaketa politikorik gehien jaso duen epaitegia bera da polizia-txosten horiek baliozkotzat jotzen dituena.

Hauxe da gure egoera eta, horregatik, epaitegiaren izaera ez-demokratikoa salatzeko, uko egin diogu defentsa juridikoa egiteari. Bestela esanda, uko egiten diogu ohiko epaiketetan egiten den moduko defentsa egiteari. Ez dugu probarik eramango, txostenik eztabaidatuko, adituen probarik aurkeztuko. Ez dugu, beraz, auzitegiari inolako sinesgarritasun demokratikorik ematen dion fartsa judizial honetan parte hartuko. Ez dugu 27 auzipetuen defentsa kolektiborik egingo, ez eta gure erakunde politikoen edo dauzkagun eskubide zibil eta politikoen defentsarik egingo ere, eskubide horiek ezin direlako ez negoziatu ez fiskalizatu. Salbuespenezko auzitegi honi ez diogu horretarako inolako zilegitasunik onartzen. Hala ere, errepresioaren salaketa politikoa egiteari ez diogu sekula uko egingo, ez Euskal Herrian ez, orain bezala, Auzitegi Nazionaleko salbuespenezko epaitegiaren aurrean gauden honetan ere. Espainiako botere politiko eta judizialek azken 30 urteotan gure herrian erabilitako errepresio, zanpaketa, inposizio eta zigorgabetasuna Euskal Herriari oroitarazteko eta Estatuari berari erakusteko erantzukizun politikoa daukagu. Epaiketa honetan auzitan dagoen borroka ideologiko eta politikoa ez da Amnistiaren aldeko Mugimenduaren legezkotasuna, errepresioaren legez kanpoko izaera baizik. Errepresioa ezkutatu nahi dute, eta zigorgabetasun osoa nahi dute beste 30 urtean gu zanpatzen eta egurtzen jarraitzeko. Gure herriko milaka eta milaka errepresaliatuok hortxe egongo gara, horixe bera galarazteko.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan