Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2008-05-11 -- 2136.zenb

Juan Mari Olano

artikulu nagusira itzuli
Batasuna eta Autonomia Estatutua

Batasuneko Mahai Nazional ia osoa kartzelan izateak zer suposatzen du?

1997an ere HBko Mahai Nazionala kartzelan zegoen. Sartu zuten eta handik egun batzuetara beste bat eratu zen. Mahai Nazionala kartzelan egon edo ez, kalean badago beti Mahai Nazionala.

Batasuneko buruzagiak Loiolako negoziazio garaian herrietara joan eta ezker abertzaleko sektore batzuek hortzak erakusten omen zizkieten garai hartan.

Baina nork sinesten du hori? Batasuneko Mahai Nazionalak ez al dauka gaitasun politiko nahikoa testu politiko artikulatua zehatza den edo bide faltsuak eskaintzen dituen ikusteko?

Esaterako, testuaz sozialistek interpretazio bat egin dezakete, eta jeltzaleek eta Batasunak ere beste bat. Bakoitzak berea eta hirurak egia izatea. Baina, gero horiei zehaztasunak eman behar zaizkie, eta horretarako ez da ETA behar, esan duten bezala. Mahaiak oso ondo definituta zeuden hasieratik. Imazek eta Urkulluk ezin izan zuten jokatu zuten rola ezkutatu eta ezker abertzaleari leporatu zioten gertatu zenaren erantzukizun guztia. Inork ez du sinesten Batasuna ETAren morroia denik.

“Autonomia hitza geureganatuz tabu bat hautsi dugu” esan digu Xabi Larraldek joan den asteko ARGIAn. Zeure egiten al duzu esaldia?

Dudarik gabe. Hausnarketa hori Batasunak eta ezker abertzaleak eraman du aurrera. Ez du balio egoera politiko bera balitz bezala proposamen bera egitea beti. Kontua da, esaterako, Gernikako Autonomia Estatutua Hegoaldea zatitzeko izan dela. Aldiz, ezker abertzaleak egin duen marko politikoaren proposamenean, Autonomia Estatutuak Hegoaldeko lau herrialdeak batzeko dira eta Espainiako Estatuarekiko gatazkaren konponbidea lortzeko. Gauza bera Zuberoa, Lapurdi eta Baxenabarrerako. Autonomia eta erabakitzeko eskubidea bere egitea Euskal Herria egiteko bidea da. Autonomia herria zatikatzeko edo batzeko izan daiteke.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan