Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-08 11:40:50
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2008-05-11 -- 2136.zenb

Edu Zelaieta

Edu Zelaieta

Aspaldi iragarri zuen Nietzschek jainkoa hila zela, ordura arteko kontzientziari lur eman zekion eskatuz. Umezurtz utzi gintuen deskubrimenduak. Sinesgabe eta bizitza bakarreko.

Mundu honetara jaulki gintuen XX. mendeak ederki erakutsi zigun ez dagoela ideologiekin guztiz fidatzerik: boterea iritsi duten ideologia guztien izenean krimen lazgarriak egin dira; hastapenetako xedeak, ustez, ezin bidezkoagoak eta humanoagoak baldin baziren ere.

Egia da, beraz: erori dira mitoak/erori dira heroiak/erori dira aberririk sakratuenak. Ongi finkatutako zuhaitzaren irudiak ez digu dagoeneko balio, ez bada, esateko sustraiak bezain korapilatsuak garela; argi-lunetan biziko garela lur hartu bitarte. Hala ere, euskarri finkorik ez izanagatik, ez dugu ahul edo hauskor agertu nahi. Are gutxiago miserable: zintzo eta on bizi gara gure eta besteen begien argitan.

Nolanahi den, tontor erorien ondoko panorama inoiz baino zailago eta interesgarriago dakusat. Berriz diot: zaila bezain interesgarri. Horregatik, kontent, irriz edota, zer dakit nik, zorionak sei hilabeteko utzi banau, ez etorri pesimismoz edo zinismoz kargatutako armekin. Haurdun egonda ere, bai baitut munduaren berri.

guztia irakurri

hemeroteka

2135. zenbakia | 2008-05-04
2134. zenbakia | 2008-04-27
2133. zenbakia | 2008-04-20
2132. zenbakia | 2008-04-13
2131. zenbakia | 2008-04-06
2129. zenbakia | 2008-03-23
2128. zenbakia | 2008-03-16
2127. zenbakia | 2008-03-09
2126. zenbakia | 2008-03-02
2125. zenbakia | 2008-02-24

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan