Astekaria

 Bertso berriak 

Amatasun sakralizatuari jarriak

I Haurdun nagoela jakin dudanetik nire betebeharrez maiz pentsatu dut nik. Baldintza berri asko daudela badakit ama ona izateko lehen egunetik. II Gauzak gal litezkeenez nire oroimenean blog baten jasoko dut dena zuzenean arreta jarriz kontu nimiñoenean... Gero eskertuko du heldua denean. III Nahiz kezka ta interesak baditudan pranko utzi behar ditut nire bizitzatik kanpo ta yoga pixkat ere probatu beharko haurrak ama lasaia behar duelako. IV Pare bat ikastaro polittak badaude... Gero egin naiz hogei libururen jabe... Ez dut eman nahi pauso txikiena ere teorizazioak ezagutu gabe. V Biok musika entzunez haurrak zenbat bake luze hitz egingo diot “txiki, polit, maite...”. Ta ez dezan sentitu nagonik aparte bularra emango diot bi urtetara arte. VI Baina nora noa ni ai ama, ai ama! Haurrarentzako egin behar badut dana! Zeinek ahantzarazi nahi dit iragana, ama izan aurretik pertsona nintzana? Doinua:  "Ama Euskal Herriaz"

Irudia

Ainhoa Agirreazaldegi


2136. alea
2008-05-11
alde 0    kontra 0
Ainhoa Agirreazaldegi
Ainhoa Agirreazaldegi (XDZ/ Alberto Elosegi)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia