Astekaria

 Ezpalak 

Adierazpenak

Jon Torner

Jon Torner


2136. alea
2008-05-11
alde 0    kontra 0

Maddi Oihenart abeslariak Diario de Noticias-en: "Hari-biru diskoa nire izenean kaleratzea diskoetxeak erabaki du, industriaren beharra dela eta. Ni gaizki sentitzen naiz bakarlari moduan, zeren bakarrik ezingo nuke ezer egin, ez nuke kantan aritzeko gogorik, ez lehen ez gero".

 

Oier Araolaza dantzariak Dantzing webgunean: "Elkarte Profesionala dela dio Euskal Herriko Dantza Elkarte Profesionalak (ADDE). Dantzaren alorreko profesionalen elkartea dela esan nahi du horrek? Zer da dantzaren profesionala izatea? Dantzatik bizitzea bada, uste dut oso gutxi izan daitezkeela hemen eta orain dantzaren profesionalak. Baina dantzatik baino dantzarako bizi gara hemen asko, eta uste dut hori baino profesionalagorik ez dagoela. Nire iritziz dantzari begira bizi garenak, dantza gure lehentasuna, gure bokazioa eta gure interesgune nagusia dugun guztiok gara ADDEko kide izateko egokiak".

 

 

Alber Vazquez idazleak Diario Vascon: "Errealitatera hurbiltzeko era guztiak probatu ditut eta zentzuzkoena umorea iruditu zait. Ikuspuntu guztietatik antzeko ondorioetara iritsi zaitezke, baina umorearekin behintzat barre egiten duzu. Idazle askori paperean idatzitakoa kutsatzen zaigu. Beraz, testua tristea bada deprimitu egiten zara, eta alaia bada, errealitateari grazia puntua topatzen diozu".

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia