Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-05-04 -- 2135.zenb

Zulotik irtetean jarriak

Onintza Enbeita

argazkia

XDZ/ Alberto Elosegi

I

Gaur txute bat, ta bihar bi
hasieran buru argi
baina bridatik luzaro ezin
eutsi zaldiari.
Ezer pentsatzeko nagi
begirada xiringari
ohartzerako lepoa eman
nion bizitzari.

II

Bidaia luzeetan, ai!
ze bare eta ze lasai
baina ez nintzen bat ere gabe
luze eusteko gai.
Kalean behatzak etsai
akusazioak nonahi.
Gizarte honek mugatik hara
ez du ikusi nahi.

III

Zerbaiten bila kalean
edonoren portalean.
Xiringa gutxi, seirentzat hiru
arrisku betean.
Ruleta Rusa batean
ibili naiz aidanean.
Heriotzari beldurra galdu
diot azkenean.

IV

Nik ez dakit zerk deituta
edo zelan pentsatuta
atera naute zulotik sendo
eskutik helduta.
Gizartera bueltatuta
kanpotik begiratuta
iruditzen zait denek dutela
nirearen kulpa.

V

Lehen lagun nituenak
nire ustez maiteenak
ume sasoian nire ondoan
erotzen zirenak.
Ikusi orduko penak
zaldiarekiko demak
lurrak irentsi balitu legez
galdu ziren denak.

VI

Neurri batean gustura
sartzen genuen barrura.
Ez dut sekula erreparatu
nire ingurura.
Uzteko banuen duda
gaur itzuli naiz mundura.
Damutu ez naiz damutzen baina
orain ez dut gura.

Doinua: "Haizak hi mutil mainontzi"

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan