Astekaria

 Bertso berriak 

Zulotik irtetean jarriak

I Gaur txute bat, ta bihar bi hasieran buru argi baina bridatik luzaro ezin eutsi zaldiari. Ezer pentsatzeko nagi begirada xiringari ohartzerako lepoa eman nion bizitzari.

Irudia

Onintza Enbeita


2135. alea
2008-05-04
alde 0    kontra 0
Onintza Enbeita
Onintza Enbeita (XDZ/ Alberto Elosegi)
II

Bidaia luzeetan, ai!
ze bare eta ze lasai
baina ez nintzen bat ere gabe
luze eusteko gai.
Kalean behatzak etsai
akusazioak nonahi.
Gizarte honek mugatik hara
ez du ikusi nahi.

III

Zerbaiten bila kalean
edonoren portalean.
Xiringa gutxi, seirentzat hiru
arrisku betean.
Ruleta Rusa batean
ibili naiz aidanean.
Heriotzari beldurra galdu
diot azkenean.

IV

Nik ez dakit zerk deituta
edo zelan pentsatuta
atera naute zulotik sendo
eskutik helduta.
Gizartera bueltatuta
kanpotik begiratuta
iruditzen zait denek dutela
nirearen kulpa.

V

Lehen lagun nituenak
nire ustez maiteenak
ume sasoian nire ondoan
erotzen zirenak.

Ikusi orduko penak
zaldiarekiko demak
lurrak irentsi balitu legez
galdu ziren denak.

VI

Neurri batean gustura
sartzen genuen barrura.
Ez dut sekula erreparatu
nire ingurura.
Uzteko banuen duda
gaur itzuli naiz mundura.
Damutu ez naiz damutzen baina
orain ez dut gura.

Doinua: "Haizak hi mutil mainontzi"

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia