Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Zientzia

Karbono mota interesgarria aurkitu dute DIPCn

Apirilaren 18an, Science aldizkariak Hrvoje Petek ikerlariak Donostia International Physics Center-en (DIPC) egindako ikerketa baten berri ematen du. Bertan fulereno deritzonaren propietateak aztertzen dira, silizioarekin alderatuta dituen abantailak barne. Fulerenoa 60 karbono atomoz osatutako molekula da, baina molekularen portaera izan beharrean, atomoarena du. Horregatik, superatomo deitu diote. Fulerenoak hutsune-tarte handiak ditu bere baitan, eta horrek aukera handiak ematen dizkie ikerlariei. Esaterako, elementuak sartzea konduktibitatea hobetzeko. Silizioak, aldiz, ez du propietate hori, hau da, silizioa den bezalakoa da eta fulerenoa mota askotakoa izan daiteke. Fulerenoari esker osagai nanoelektrikoetan abantailak lor daitezke, eta hala, gailu elektroniko txikiagoak, azkarragoak eta merkeagoak egiterik izango da. Teoria, orain, egoera errealetan probatu beharko da, nolanahi ere.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2135. alea
2008-05-04
alde 0    kontra 0
Fulereno molekulak
Fulereno molekulak


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia