Astekaria

 Ezpalak 

Abarrak

Oteiza artelan baten izena da

Erakusketa: Larru hunkitua Lekua: Boulevard aretoa (Donostia) Rosiren kioskotik Parte Zaharrera nindoala aretoaren leiho batetik Oteiza ikusi nuen, “Sarrera doan” pauso batzuk aurrerago, eta ezin sartu gabe geratu. Ehun urte batek, hogeita bost besteek: Larruquert aita-semeek erakusketa jarri dute Lamia estudioak mende laurdena bete duela aitzakia hartuta. Maiatzaren 18ra arte izango da ikusgai hiru partetan banatutako lana. Denbora nahikorik ez baina, eta erakusketaren zati bakarra ikusi nuen, Jorge Oteizaren argazkiak biltzen dituena hain zuzen. Erretratu solteak dira batzuk, serie modura irakurri beharrekoak besteak; kolorea eta zuri-beltza nahasian, paretetan irakur daitezkeen pentsamendu oteizarrekin batera.

Gorka Bereziartua

Gorka Bereziartua


2135. alea
2008-05-04
alde 0    kontra 0
Oteiza
Oteiza

Orioko eskultore-pentsalari-poeta ikus daiteke bizitzako garai desberdinetan. Bi azpimarratzekotan: artista Bilboko udaletxearen parean, Esferaren desokupazioaren aldaera oboidea inauguratzean, azken aldiz zutik; eta Itziarren heriotzaren ondoren ateratako argazki saila, Oteiza puskatzen ari zela erakusten duena.

Artista artelan bihurtu dute Larruquertarrek, horrek dituen arrisku guztiekin. Posible baita erretratuetako gizonaren izotzezko begiekin itsutzea, artistaren beraren estetikarekin, egin zuen lanaz ahaztuta.

Kontu horiek alde batera utzita –ez naiz Oteizaren obraren garrantzia azpimarratzen hasiko, bere mendeurren honetan asko hitz egin(go) da horretaz–, beti egin zait zaila kasu honetan artista eta pertsona banatuta ikustea, beharbada bien arteko lerroa beste askorengan baino lausoagoa izan zelako. Erakusketak lerro hori marraztea lortu duela iruditzen zait, ilobekin eta familiarekin azaltzen den fotografiei eta aipatutako Itziarren sailari esker.

Flash bat azkenik: aretora sartu eta espazioa hiru zatitan banatua aurkituko duzu. Aldatu ez badute, ezkerreko hormatik abiatzen diren gezi batzuk ikusiko dituzu argazkiak zein norabidetan ikusi behar diren adieraziz bezala. Gezi horiek izterrean sartu izan balizkidate ez zidaten horman baino gehiago molestatuko. Ikusleari utzi egin behar zaio erakusketa non hasi eta non bukatu nahi duen erabakitzen.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia