“Lupa” dokumentalen mostra egingo da Donostian eta Errenterian

Mikelazulo Kultur Elkarteak eta Banda Bat taldeak antolatuta, ‘Lupa’ dokumentalen mostra egingo da hilaren 30etik maiatzaren 4ra bitartean Donostian eta Errenterian (Gipuzkoa). Sortzaile, ekoizle eta banatzaileen elkargune izan nahi duen ekimen horretan Euskal Herriko zein atzerriko autoreek parte hartuko dute. Dokumentalaren alderdi diferenteak jorratuko dituzten mahai-inguruak eta proiekzioak izango dira jardunaldien ardatz. Gaviotas blindadas 3 filmaren proiekzioak irekiko du egitaraua hilaren 30ean, Donostiako Kutxa aretoan; eta Angor filmak itxiko du maiatzaren 4an, Mikelazulon (Errenteria).

Jon Torner

Jon Torner


2008-05-04
'Lupa' dokumentalen jaialdia
'Lupa' dokumentalen jaialdia


Argia.com 2012