Astekaria

 Deabruaren abokatua 

Enrique Villareal 'El Drogas'

“Diskoetxeek ministerioak dirudite”

Grabagailuarekin batera piztu da. Gustuko ditu fokuak. “Ikus nazatela!”.

Sustrai Colina

Sustrai Colina


2135. alea
2008-05-04
alde 1    kontra 0
Enrique Villareal 'El Drogas'
Enrique Villareal 'El Drogas' (Josu Santesteban)

Utzidazu barrez lehertzen. Lehen diskoa Ramoncin-ekin grabatu zenuten.

Eta gaur bi planeta desberdinetan bizi gara! Oso ongi hitz egiten du, baina tertulianotzat daukat rockerotzat baino gehiago.

Hori multinazional batekin lan egitea bezain bekatu larria da!

Garenak gara ez dugulako hanka sartzeko beldurrik. Ez naiz sekula arduratu bizilagunak, hain jatorra izanda, ile motzarekin hobeto nengokeela esan izan didanean. Ilea moztu banu kontrakoa esango zidan, izorratzeagatik.

Ilea ez, baina kantak moztu dizkizuete...

En nombre de Dios zentsuratu zigutenean, Poligrameko arduraduna laban-duelu batera desafiatu nuen. Tipoa poltsikoan neraman poltsa bezain zuri jarri zen.

Beste garai batzuk ziren.

Noan tokira noala, jendeak daukan guztira gomitatu nahi izaten nau, uste du desfasatuetan desfasatuena naizela. Baina orain ez naiz kontzertura burua azken tabernan zuela iristen zen hura.

Orain bere alabari gosaria prestatzera jaikitzen den aitatxoa zara.

Bizi izan naiz lurretik bost metrora, baina garrantzitsua da hankak lurrean jartzea, etxean egoten jakitea, oholtzatik kanpo egin behar dituzunak egitea.

Zer da ba artista bat oholtzatik kanpo?

Hemen hutsaren hurrengotzat gauzkate. Pentsa, urtean 50 kontzertu emanda ere ezin dugu langabeziarik kobratu!

A zer aurpegia! Musikaren industria krisian eta zu...

Oso zaila egiten zait pena sentitzea. Diskoetxeek ministerioak dirudite, nik ez dakit zer egiten duen hainbeste jendek!

Zuek egiten duzuena, bizi!

Kanpotik ikusita badirudi rock talde bat edatera, larrutara eta drogatzera doala, baina ezagutzen ditudan talde guztiek lan, lan eta lan egiten dute. Kanta bat ez da bost minutuan egiten.

Espainian, bost minutu aski dira talde euskaldun bat karteletik kentzeko.

Ni adierazpen askatasunaren alde nago. Cope eta La Razón ere defendituko nituzke medio libre eta alternatiboak zapaldu eta eragotziko ez balira. Ez dut ulertzen zergatik egon behar dugun denok boterearen gustuekin ados.

Nik ulertzen ez dudana da nola eman diezaiokeen atxikimendua Elkarriri No hay tregua kantatzen duenak!

Hori ulertzea oso erraza da. Nik beti bakardadeari buruz idatzi izan dut, eta Elkarri baino mugimendu bakartiagorik!

“... pero alguien debe tirar del gatillo...”

Hasieran seroren konfederazio baten letra ematen zuen, eta gaur “ETA-ETA-ETA-ETA” oihukatzen digute. Berdin kantatzen dugu baina ez da berdin jasotzen.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia