2008-05-04 -- 2135.zenb
Ibai Iztueta ::Oro bare
Utriusque Vasconiae
orrialdeak ::112
prezioa ::12€
Fosilak inoiz pixkaren bat harritzea erdietsi duten bizitza pusketak direla esan liteke. Hala dio behintzat Zegaman jaio eta Donostian bizi den Ibai Iztueta (1977) olerkariaren Oro bare poesia bildumari hasiera ematen dion Lagerstätten poemak. Eta testuak gure bizitzen fosiltzat har omen ditzakegu; haien bitartez, zoria tarteko, ikusmira paregabeak, pairamenak eta taupadak berreskuratu. Ibai Iztuetaren poesia zuzenean bada tartetik epikarako, nahiz honek behi begiak izan. Egunez egun gizakiok aurrean ditugun gorabeherak islatzen ditu: lanerakoan aurkitutakoak, iraganak geure baitan utzitako langarrak, lagunengan drogak izandako eragina... Maitasuna aurkitzean, berriz, horrela mintzo zaio olerkaria bere maiteñoari: Harritu ez, ene Lesbia, gaitezen bizi/ eta maita, gaur ere./ Ez gaitzatela gure ehun musuek, mila laztanek,/ harritu./ Uxa ditzagun beldurrak, lurperatu kezkak./ (...) pentsa dezagun haizea/ alde dugula bidaian. Bere aiton-amonen bizitzako filosofiatik hasiz, gurasoengandik jasotakoa eta gerokoei berak utzi diezaiekeena azaleratzen ahalegindu da idazlea Oro bare liburuko poemetan.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa