Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Biodibertsitatea

Ustez desagertutako dortoka espeziea azaldu da

Cleveland-eko (AEB) zoologikoko biologo talde batek Rafetus swinhoei espezieko dortoka erraldoi alea topatu du Vietnameko iparraldeko laku baten inguruan, Hanoi hiriburutik hurbil. Espezie hori, ustez, desagertuta zegoen. Aurkikuntzak izugarri harritu ditu zientzialariak. Bertako biztanleek behin eta berriro aipatzen zuten dortoka bat zebilela inguruan, eta azkenean, biologo talde batek topatu zuen metro bateko eta 140 kilogramoko animalia, lasai-lasai eguzkia hartzen. Dortoka oso piztia garrantzitsua da Vietnameko folklorean, batez ere zorte ona ematen omen duelako. Historiak dio XV. mendean Le Loi enperadoreak, gerlari txinatarrak Vietnametik bota ondoren, ezpata galdu zuela eta dortoka erraldoi batek itzuli ziola. Zoritxarrez, aurkitutako dortokaren haragia oso preziatua izan da jateko eta baita medikuntzan ere. Ondorioz, asko ehizatu zituzten, ustez desagertzeraino. Horregatik ez da dortoka agertu berria bizi den leku zehatza ezagutarazi. Une honetan beste hiru ale baino ez dira geratzen mundu osoan, eta hirurak zooetan bizi dira: bi Txinan eta bestea Vietnamen. Ehun urte bizitzera ailega daitekeen animalia honen ugalketa-prozesua hasi nahi dute ikerlariak, oraingoz zooetan. Alabaina, aske bizi denbeste alerik topatzen ez bada, oso zaila izango da ugalketak arrakasta edukitzea.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2135. alea
2008-05-04
alde 0    kontra 0
Dordoka
Dordoka


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia