2008-05-04 -- 2135.zenb
Sándor Máraik idatzi zuen idazleen bakardadean ez dutela tokirik lagunen edota amoranteen arimek. Haren ustez, idazleek egia bilatzen dute, baina haiendako askatasun esparru bat gordetzen dute, inorekin konpartitzen ez dutena. Sekretu guztiak idazki bihurtzen zituen Maráik, bizitzak eskaintzen zion guztiari buruz idazten zuen, mugarik gabe. Hala ere, bazuen “sekretu” bat inori agertu ez ziona. Artea deitzen diote batzuek.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1