2008-05-04 -- 2135.zenb
1970, Izura-Azme (Baxenabarre). Batasuneko kidea. Kide eta arduraduna, berak azpimarratu bezala. Izan ere, Batasuneko Mahai Nazionala ia osorik espetxeratuta dago. Baiona Berria taldeko zinegotzia izana aurreko legealdian, Baionako Udaletik at geratu da azken hauteskundeen ondoren. Alta bada, Batasuneko eledun bipil honek ez du eremu eskasik lantzeko, ez horixe.
Paraguaiko hauteskundeak Fernando Lugok irabazi ditu. Latinoamerikako herrialde fronte aurrerakoientzat albiste pozgarria eta Amerikako Estatu Batuentzat ez hainbeste. Etxeko lan asko ditu Lugok, aurreko 60 urteetan bertako oligarkiak agindu baitu.
Etxebizitza duinaren eta zortzi orduko lanaldiaren aldeko lehenengo greba historikoa 1890ean egin zen Euskal Herrian, Bizkaiko meatzetan. Grebaren erdigunea Trapagarango Zugaztieta auzoa izan zen eta handik Ezkerralde osora hedatu zen. Gobernuak “gerra egoera” deklaratu zuen.
Seaskako ikastolek, Ipar Euskal Herrian bereizgarriren bat duten ikastetxe askok bezala, ateak zabaltzen dituzte urtero garaiotan. Zentroetara bertaratzen direnei murgiltze sistemaz, haur txikien harreraz, antolatzen diren kanpo ekintzaz, dena delakoaz ematen dizkiete azalpenak guraso eta irakasleek. Matrikulazio kanpaina baino gehiago, 35 urtetako esperientzia taularatzea izaten da.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1