2008-05-04 -- 2135.zenb
Indiana Jones eta kristalezko garezurraren erresuma da zinemako arkeologo ezagunaren laugarren abenturaren izenburua. Kristalezko garezurrak XX. mende hasieran azaldu ziren antigoaleko objektuen zirkuituan. British Museumek berak ere erosi zuen horietako burezur bat. Artisau azteken eskuek sortu omen zituzten, baina azken urteetan ikusi ahal izan da faltsifikazioak baino ez zirela. Batetik, pieza horiek lantzeko horzdun gurpilak dituzten tresnak behar dira, eta aztekek ez zuten horrelakorik. Gainera, harri-kristala Brasilekoa omen da, eta piezak Alemanian landu omen zituzten, XIX. mendeko bigarren erdian.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa