2008-04-27 -- 2134.zenb
Joxantonio Ormazabal, Jokin Mitxelena ::Aitona eta amona udalekuetan
Elkar
orrialdeak ::56
prezioa ::8€
Joxantonio Ormazabalek irakurle hasiberrientzat egindako lana da aiton-amonak protagonista dituen trilogia. Aurreneko lanean, amona bizikletan ibili zen; bigarrenean, aitona parapentean. Eta hirugarren honetan, biak etxeko txakurrarekin batera abiatuko dira –zerura ere ez omen dira bera gabe joango– biloba Libe dagoen udaleku malapartatura. Autostopean egingo dute bidaia, ez gutxi kostata, txakurra dela-eta ez baitie hainbatek bere autora igotzen utziko. Baina azkenean lortuko dute helburua, eta udalekuko guztien lagun onak egingo dira. Dena beraiek nahi bezala doa, desagertu direnaren ustean alaba eta suhia –alegia, Liberen gurasoak– euren bila dabiltzala irakurri arte.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa