2008-04-27 -- 2134.zenb
Aurreko astean euskal erakunde publikoekin lotutako beste enpresa batean eskandalu finantzarioa ezagutu dugu. Guggenheim museoko finantza zuzendaria, Roberto Zearsolo Barrenetxea, ia milioi erdi euroz jabetu da 1998az geroztik. Kantitate hori artelanak erosteko eratutako sozietateetatik eta eraikinaren jabetzapekoa den higiezinen enpresatik dator. Zearsolok hamar urtean egindako irregulartasunek museoaren barne kontrola, auzitegiaren informeak eta museoak eskatutako kanpo ikuskaritzak pasa zituzten. Zearsolo, Vidarte zuzendariaren konfiantzako pertsona zen. Eta hilabete batzuk igaro dira argi geratu gabeko gaia amaitutzat eman zutenetik: artelanak lortzeko unean, dibisa aldaketa zela medio, galdutako sei milioi euroen kasua.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1