2008-04-27 -- 2134.zenb
Jurgi Kintana Goiriena ::Sabino Arana Goiri Euzkadiren aita
Elkar
orrialdeak ::164
prezioa ::11.50€
Oso urte gutxian –38 baino ez zituen zendu zenean– Sabino Arana Goirik ideologia berri bat, alderdi bat, jarraitzaile talde bat, kultur eredu bat eta nazio sinboliko bat eraiki zituen, Jurgi Kintana Goirienak Sabino Arana Goiri Euzkadiren aita (1865-1903) biografian jasotzen duenaren arabera. Bilbon sortutako historialariak azpimarratu du aztertzen den edozein pertsona zuzen baloratuko bada, bizi izan zen munduan kokatu beharra dagoela. Horrela ikusita, Arana Goiri ez zen zerutik jaitsitako salbatzailea izan, ezta infernutik irtendako piztia ere. Jainkoa, arraza, hizkuntza, foruak eta historia izan zituen gogoeta-gai bereziki. Fededun erabatekoa izan zen, katoliko integrista. Sabinorentzat, Euzkadiren independentziak helburu erlijioso goren bat ahalbidetuko zuen: euskal herritarren salbazioa. Arrazari buruz zituen ideiak, esate baterako, garaiko Europan guztiz ohikoak ziren. Berarentzat herrialde guztiak jatorrizko biztanleenak ziren, berdin euskaldunak izan edo zuluak. Gizon idealista bezain intransigentea, hizkuntza batez ere arraza babesteko nahi zuen, ez hainbeste funtzio komunikatiborako, eta hortik euskal hizkuntzalariekin izan zituen talkak.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa