Redadeg izena hartuko du Euskal Herrian bi urtez behin egiten den Korrikaren tankerakoak. Lehen aldiz egingo da apirilaren 30etik maiatzaren 3ra. 600 kilometroko lasterketa izango da Naoned-en (Nantes) hasi eta Karaez-en (Carhaix) bukatu arte. Redadegen helburua bretoiera ikasketa zein erabilpena bultzatzea izango da eta diru-laguntza urriak dituen Diwan elebiko eskola ekonomikoki laguntzea. Seaska eta AEK autobusa ari dira antolatzen hara joateko.
![]() | Onintza Irureta2008-04-27 |